XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.1. Has gaitezen berriro aditz modalekin: lehenengo eta behin zera dakusagu, aspektu-atzizkia, gorago aipatu bezala, ez zaio ahal aditzari eransten, aditz nagusiari baizik.

Baina ez da hori fenomeno bakarra, aditz nagusia trantsitibo edo intrantsitibo izan arauera (terminu horien erabilkuntza aurreteorikoaz), hala baita ere aditz laguntzailea aldatzen.

Goragoko etsenpluetan, aditz nagusia joan denean, hau da, inongo argudio tematikorik ez daukan aditza (aditz unakusatibo bat Marantz eta Levin-en terminologian), laguntzailea naiz da; baina aditz nagusia erosi denean, hots, argudio tematiko bat behintzat duen aditza (aditz trantsitiboa Marantz eta Levinen terminologian), laguntzailea ditut da.

Era berean, aurreko adibide horietan subjektuak agertuko balira, lehengo kasukoa (18a) ni izanen litzateke, h.d, absolutiboaz markatua, eta bigarrenekoa ostera nik, ergatiboaren markaz.

Perpaus bi horiek semimodalez honela agertzen dira: .

Aldez aurretik deskribatu ditugun aldaketa morfologikoekin (joan vs. joaten, erosi vs. erosten) baina laguntzailearen aldaketarik gabe.

Are gehiago subjektuak agertuko balira zera edukiko genuke: nik, ergatiboaren markaz, kasu bietan.

Lantxo honetan, esan dezadan bide batez, ez naiz salbuespen dialektalez arituko, alegia, Zuberoako nahi izan (nahiago izan) aditzaren modaltasunaz (...joan nahi bazira...) eta Bizkaiko behar aditzarenaz (...joan behar naz...).

Diferentzia argi dago, aditz modalen kasuetan aditz nagusiak inposatzen ditu paper tematikoak (joan: tema eta erosi: tema eta egilea).

Bigarren kasuan, aldiz, nahi eta behar dira paper tematikoak inposatzen dituztenak, horregatik kasu bietan dut/ditut da laguntzailea, bai nahi izan eta bai behar izan aditzek paper tematiko bi ematen dituztelako: tema eta egilea.

Paper tematiko horien marka morfologikoa, noski, absolutiboa eta ergatiboa dira.

Beraz, aditz modalen eta semimodalen artean dagoen eta definitu ez dugun desberdintasun sintaktikoa muga dezakegu orain: aditz semimodalek euskaraz aditz nagusien jokabidea dute, aditz modalek, berriz, ez.

2.2. Egitur-zuhaitz batetan, beraz, aditz hauen arteko diferentzia sintaktikoa honela ager daiteke: (aditzesaldia) / (aditz nagusiak eta aditz semimodalak / aditz modalak / partikula modalak / Lag.